Ikonoa: Xedea
 
 
   

EUSKALTEGIAREN XEDEA

EUSKALTEGIAREN XEDEA

Durangoko Udal Euskaltegia Durangoko Udalaren Erakunde Autonomoa da; haren jarduera-eremua udalerria da, batik bat, eta zerbitzu publiko bezala, haren zeregina helduen euskalduntzea eta euskararen erabileraren normalizazioa, Euskal Herriaren hizkuntzaren eta balio historiko eta kulturalen ezagupena, onarpena eta transmisio bizia, alegia.

Horretarako, honako hau daukagu:

  • Talde profesionala, prestatua, lehiakorra eta konprometitua.
  • Arreta pertsonalizatua.
  • Metodologia eta teknologia aurreratua eta ikasleen beharrizanetara egokitua.
  • Fisikoki eta ekonomikoki zerbitzu eskuragarria.
  • Zerbitzu jasangarria.
  • Etengabeko hobekuntzan oinarritzen den kudeaketa-sistema.

Irudia: Ikasleak ikasten

Icono: Ikuskera

NAHI DUGUN EUSKALTEGIA

 

Gure lan esparruan erreferentziako zentroa izatea, bai euskararen irakaskuntzan, hedapenean eta normalizazioan egindako lanagatik, bai lortutako emaitza akademikoengatik. Hau guztia berrikuntza aintzat harturik. Hau da,

  • Ordu lektiboen kopuruari eutsita.
  • Gure eginkizunean normalizazio arloan indar gehiago eginda.
  • Erabiltzaileen asetasun maila 8,5-9 tarteari eutsita.
  • Pertsonen asetasun maila 8,5-9 tarteari eutsita.
  • Jasangarritasun, irisgarritasun eta efizientzia mailari eutsita.

Ikonoa: Balioak

DITUGUN BALIOAK

 

Gure eginkizunerako pertsonak zutabe garrantzitsua dira, bai erabiltzaileak bai langileak. Horretarako, honako balio hauek hartuko ditugu ardatz:

  • Profesionaltasuna (Ekitatea, justizia, talde lana, proaktibitatea)
  • Errespetua
  • Enpatia
  • Etengabeko hobekuntzaren aldeko jarrera
  • Erakundearekiko eta gizartearekiko konpromisoa
  • Gardentasuna
  • Berrikuntza