Durangoko Udalak apirilean Arrazismoaren eta Xenofobiaren kontrako Astea antolatuko du beste edizio batez. Aste berezi horren helburua bazterkeriaren inguruan eta arrazismoa, xenofobia edo bestelako intolerantzia eta bazterkeria tarteko egindako gorroto delituen inguruan sentsibilizatzea eta kontzientziatzea da, eta bereziki "gorrotoaren diskurtsoa" izeneko horretan ipiniko da aurten indarra.

Gorroto diskurtsoek, gorrotoa, umiliazioa eta mespretxua sorrarazten eta sustatzen dute pertsona edo talde batekiko; horrelako diskurtsoen eraginez, pertsonak jazarri egiten dira, ospea kentzen zaie, eta pertsona horiekiko estereotipo negatiboak zabaltzen dira, estigmatizatu eta mehatxatu egiten da.

Diskurtso hauek oso arriskutsuak dira bizikidetzarako, eta kolektibo batzuk baztertuta egotea eragiten dute, eta hori gure gizartean errotik kendu gura dugun arazo bat da.

2019ko Arrazismoaren kontrako Astearen helburu nagusia da gorroto diskurtsoei - gorrotozko jokabideen adierazpenak direnez gero- aurre egitea eta berauek gelditzea, baita sare sozialetan mezu horiek duten onarpen maila gutxitzea ere.

Aurten, jardueren egitaraua apirilaren 4an hasiko da, Aniztasunaren Eskolako hitzaldi batekin: "Estrategias para combatir el discurso de odio en las redes sociales". Berbaldia Pablo Gonzalez de Garibay ACCEMeko teknikariak emango du, Elkartegian, 18:30ean. Hitzaldiaren helburua sare sozialetako gorroto diskurtsoen inguruko kontzientzia kritikoa sortzea eta diskurtso horiei aurre egiteko tresnak ematea izango da.

Azken eguneratzearen data:  2019eko apirilak 03, 12:08
 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus